Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analÃticas. Al continuar navegando aceptas nuestra PolÃtica de Cookies.
ES | EU
Tailerren argazkiak
Enpresa sortu berri gehienek, baita enplegu sortzaileenek eta balio erantsi handienekoek ere, STEM prestakuntza jaso duten profilak eskatzen dituzte (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika). Halere, oraindik neska gutxik erabakitzen dute eremu horietan heziketa jasotzea. Horrexegatik sortu da Girls&Zientzia Play, jakintza-arlo horiek ezagutzeko eta ikasketa hauek nesken artean sustatzeko modu dibertigarri bat, bai Unibertsitatearen eremuan eta bai Lanbide Heziketarenean. EL CORREO egunkariaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ekimen bat da, nesken artean bokazio teknologikoak eta zientifikoak sustatzeko.
Bizkaiko 7 udalerritan: Bilbo, Gernika, Barakaldo, Getxo, Balmaseda, Durango eta Mungia.
8 eta 12 urte arteko neska-mutilei.
2 ordu tailer bakoitzak.
Gehienez 20 pertsona tailer bakoitzeko (izena emandako hurrenkeraren arabera beteko dira).
Udalerri bakoitzean tailerra egin aurreko astelehean irekiko da izena emateko epea, 11:00etatik aurrera.
Saioa 10:00etatik 12:00etara izango da 10 eta 12 urte artekoentzat
Tailer honetan Mikro: maqueen robota muntatu eta programatuko dute. Robot hau Micro:bit plaka elektronikoaren bitartez programatzen da. Micro:bites BBCk sustatutako proiektu bat da Erresuma Batuko ikastetxe guztietako lehen hezkuntzako ikasleek programazioarekin eta elektronikarekin lehen harremana eduki dezaten. Plaka elektroniko programagarri bat da, eta horren helburua STEAM proiektuen bitartez ikaskuntza erraztea eta sustatzea da. Bere diseinuan sentsoreak, azelerometroa, ledak, Bluetootha erabili dira, eta programatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak bateratzen ditu.
TAILERREN ARGAZKIAK
Saioa 12:00etatik 14:00etara izango da 8 eta 9 urte artekoentzat
Elektrizitatearen eroale diren elementuen bitartez piano baten teklatua eraikiko dute. Plaka elektroniko baten bidez, tekla bakoitzetik igarotzen den korrontea hautemango dute, tekla bakoitza soinu batekin lotuta egon dadin programatuko dute eta, plaka bozgorailu anplifikatu batekin konektatuz, jotzen dutena entzun ahal izango dute.